Independentziaren aldeko herritarrez osaturiko topaleku berri bat sortzea deliberatu du Nazio Eztabaidak

Enviado por admin el 2009, Noviembre 2 - 16:56.

Urriaren 2an Donostian aurkeztu zuten 2009ko Nazio Eztabaida. Agerraldi horretan azken bolada honetan abertzaleon artean nabarmen azpimarratzen ari den indarrak batzearen beharra aipatu zuten. Gaur, osoko bilkura egin du Donostian eta bertan "independentziaren aldeko herritarrez osaturiko topaleku berri bat eratzeko" bideak urrats zehatzak ematea erabaki dute.

Bilkuran 200 lagun inguruk hartu dute parte, guztiak modu batera edo bestera "Euskal Herriaren alde eremu ezberdinetan dabiltzate abertzaleak". 38 eragile sozial, sindikal eta politikoetako partaideek hartu dute parte eztabaidan, horien artean aurpegi ezagun ugari zirelarik.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "eztabaida oso parte hartzailea izan da eta guztien ahotan izan da independentista garenon arteko indarrak bildu eta urratsak emateko beharra".

Nabardurak- nabarduna, "ontzat eman da egoeraren inguruan egiten den azterketa orokorra eta independentziaren aldeko topaleku herritar bat eratzeko proposamena".

"Parte hartu duten pertsonen aldetik antzeman dugun gogo eta ilusioa azpimarratu nahiko genituzke, ikuspegi edo pentsamendu ezberdinetako herritarrak izanda ere, elkar entzun, iritziak trukatu eta adostasunak bilatzeko agertu duten gaitasuna", azpimarratu dute antolatzaileek.

Hartutako erabakiak

Besteak beste, abertzaleen arteko indar elkartzea ahalbideratzeko eman beharreko urratsen inguruko erabaki hauek hartu dituzte bileran:

  • Independentziaren aldeko herritarrez osaturiko topaleku berri bat eratzeko dagoen adostasuna ikusirik, urratsak ematen hasteko Talde Sustatzaile zabal bat antolatuko dute. Sektore, ikuspegi eta herrialde ezberdinetako lagunez osaturiko gune berri bat.
  • Eztabaida Euskal Herria luze zabalean zabaltzeko eta herritar independentistek eztabaida eta ekarpenak egin ahal izateko bitartekoak jartzea erabaki da; herritarrei irekiak izango diren bilkurak antolatzea hiriburuetan eta internet bidez ere parte hartzeko aukera eskaintzeko bitartekoak ipintzen.

 

Inicie sesión o regístrese para enviar comentarios