Nazio estrategia

Azken hamarkadetan era sakabanatuan egin ditugu urratsak. Bat egin dugu hainbat aldarrikapen edo eskakizunetan, baina eraikuntza ariketa bakoitza modu partikularrean gauzatzeko joera izan dugu.

Euskal Herriak bere indarrak ordenatu eta egituratu behar ditu, herri estrategiaren bidez ildo egonkor, iraunkor eta eraginkorrak gauzatzeko. Denon aldetik egin behar ditugu urratsak, besteen zain egon gabe.

Gainera pausu hauek modu ordenatu batetan eman behar ditugula azpimarratu behar dugu. Horretarako sortu dugu Nazio Plana eta orain Auzolanean garatzea dagokigu. Poliki-poliki aurrera goaz, horren adierazle sortu ditugun tresnak ditugularik: