Nazioarteko ordezkaritza

A.- Funtzioa.

Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak konponbidearen inguruko hausnarketa egiterakoan, bai eta metodologia aurkeztean ere, GKSBak nazioarteko eragileen esku hartzea baharrezkoa izango zela aurrikusi zuen. Beraz, prozesuaren jarraipena egingo zuen “Nazioarteko Ordezkaritza ” jakin bat finkatzea erabaki zen.

Talde honen lanak bi norabide izan ditu, batetik Euskal Herrian ematen ari den prozesuaren jarraipena egin eta bestetik Euskal Herrian ematen ari den prozesua nazioarteko komunitateari jakin arazi

Lan horretarako bi esku hartze mota finkatu genituen:

1. Behatzaileak: Behatzaileek honako funtzioa beteko lukete – Prozesuaren ikuskatzaileak izatea, Prozesua aztertzea eta ezagutzea eta ondoren, Behatzaileen esparru propioetan jakinaraztea.

2. Fedatariak:Fedatariek, GKSBan egindako lana ikuskatuko lukete, konponbiderako prozesua berretsi eta babestu, prozesuaren fede eman eta prozesuarekin bat egin eta azkenik, nazioartean ofizialki prozesuaren ondorioen berri eman beharko lukete.

 

 

B.- Osaketa

Hiru behatzaile eta bi fedatari proposatu ziren:

1.- Behatzaileak:

a) Lehena, Verena Graf, LIDLIPeko kidea eta Geneban Nazio Batetan lan egiten duena. Bere zeregina GKSBren lana eta emaitza esparru horretan zabaltzea izan da. Konponbidearen prozesuan sindikatuen dinamikaren behatzailea izan da.

b) Bigarrenak, Aureli Argemi eta Mónica Sábata, Cataluniako CIEMEN erakundeko Zuzendari eta Zuzendari ordeak. Hauen zeregina GKSBren lana eta emaitza esparru horretan zabaltzea eta konponbidearen prozesuan gizarte eragileen dinamikaren behatzaileak izatea izan da.

d) Eta hirugarrena, Sjurdur Skaale, Faroe uharteetako alderdi errepublikanoko kidea. Bere esparruari lotutako lana ez ezik, konponbidearen prozesuan alderdi politikoen dinamikaren behatzailea izan da.

2.- Fede emaileak:

a) Lehen Fede emailea, Alec Reid, apaiz katoliko irlandarra izendatzea proposatu zen, bertako prozesuan izan zuen esku hartzea zela eta.

b) Eta bigarrena, Pete Cenarrusa, Idahoko euskalduna, AEBtako estatu idazkarien dekanoa izandakoa eta Euskal Herriarekiko interes berezia erakutsi duena.