|
|
Nabigazioa |
Auzolana Auzolanerako deia: Aberri Eguna nazioaren eguna izanik, guztion artean antolatu eta ospatzera animatzen zaituztegu.
Aberri Egunerako deia zabaltzen lagundu: Internetek eskaintzen dizkigun aukerak baliatu eta deialdia zuen inguruan zabaltzeko gonbitea luzatzen dugu; Bannerra Blog edo web orrietan ipiniz, Spot-a zabalduz, kartela jaitsi eta itsatsiz, soinu deia jaitsi eta irrati edo eta tabernetan entzun dadin laguntzen …
Eguneko Antolaketan lagundu: Aberri Egunean bertan izango diren zeregin ugarietan laguntzeko deia luzatzen dugu; bazkaria zerbitzatzen, ingurua garbitzen, pegatinak saltzen … Hauetako edozein lanetan parte hartzeko prest zaudeten herritarrek idazkaritza@eztabaidagunea.org helbidera idaztea besterik ez duzue.
Diruz lagundu: Ekarpen ekonomikoa egin ahal izateko kontu korronte bat ireki da: Euskadiko Kutxa: 3035 0029 69 0290083347
|