Euskal Herria, erasoak eraso, historian zehar bizirik iraun duen nazioa dugu. Euskal herritarrok gure naziotasunari uko egitetik urrun nazio baten partaide sentitzen gara.
Horrela bizi dugu gure nazioa eta horrela gara dadin ezinbestekoa dugu Euskal Herria burujabe izatea. Gure nazioaren etorkizuna oparoa izan dadin Euskal Herritik Euskal Herrirako erabakiak hartu behar dira, gure erabaki, eztabaida, ekintza, ekimenen eta hau guztia bideratzeko beharrezko diren mekanismoen jabe eta erantzule izatea ezinbestekoa dugu. Horretarako egun Euskal Herriak nazio gisa bizi duen ukazioa gainditu eta burujabetzaren bidean urratsak emateko oinarri demokratikoak erdietsi behar ditugu. Honakoak:
- Euskal Herria aitortua izatea. "Nazioa gara."
- Euskal Herriaren lurralde egituratzeko bermea. "Zazpiak bat."
- Etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatzen joatea. Autodeterminazio prozesua garatzea.
- Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak bermatzea eta horretarako bideak ezartzea.
Dakusazuen moduan baldintza hauek era berean konponbide demokratiko batetarako gako nagusiak ditugu. Urteetan pairatzen ari garen gatazka politiko hau gainditzeko gakoak alegia. Eta horrexegatik deliberatu du Nazio Eztabaida Guneak arestian aipatu oinarriak lur-zoru gisa ezarriaz honako norabideari heltzea:
Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko nazio estrategia
Lanerako hurrengo kronograma izango dugularik:
