Zazpiak bat auzolanean

Euskal Herriari inposatzen zaion lurralde zatiketari egunez eguneko lanarekin aurre egin nahi diogu. Euskal Herriaren lurraldeen arteko egituraketa eta harremana indartzeko urrats praktiko zehatzak eman dira orain arte, Zuberoan sustaturiko egitasmo batzuen bitartez, besteak beste. Euskal herritarrok gure beharrak eta barne harremanak indartzeko lana antolatzea da egitasmo honen xedea.

Honako hauek dira orain arte garatu diren ekimen nagusiak:

 

Xiberua 2008 DVD

1. Xiberoa Bizi 2008 DVDa

Nazio Eztabaida Guneak, Xiberoko herritarrekin batera bideo bat osatu zuen 2008an, Zuberoaren egoeraren berri emanez. Elkarrizketen bidez, Xiberoko industriak, kulturak, laborantxak, bizitza sozialak... zein egoera bizi duen ezagutzeko aukera eskaintzen du.  Ordu bete inguru irauten du dokumentalak eta atalka banatua dago.

DVDak 10€ balio du eta eskuratzeko, Nazio Eztabaida Gunearekin harremanetan jartzea besterik ez duzue: idazkaritza@eztabaidagunea.org / 943 260855

 

 

2. Nekazal lurrak berreskuratzeko egitasmoa

Kako ardiakUrteak dira Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan nekazal lurrak berreskuratu edota ez galtzeko asmoz diru bilketa herritarrak antolatzen direla. Helburua, bertako nekazari gazteek beratako laborantzarekin bizitzeko aukera izan dezatela laguntzea da.

2008 urtean, Auzolan egitasmo zehatz bat laguntzen aritu zen Nazio Eztabaida Gunea beste elkarte batzuekin batera. Euskal Herria osoan zehar zabaldu zen Auzolanari esker Zuberoako Ainharbe herrian dagoen Kako baserria berreskuratzea lortu zen, lurren ustiapena bertako gazte baten esku geratzea lortu zelarik.