Eztabaidarako prozedura eta egutegia

Otsaila- martxoa

  • Otsaila hasieran hausnarketa prozesuaren aurkezpen publikoa egingo da. Helburuak aurkeztu eta parte hartzerako tresnen aurkezpena
  • Herri eragileen eta herritarren ekarpenak jasotzeko lanari ekingo zaio. Horretarako bitarteko ezberdinak martxan jarriko dira:
  1. Herri eragileen eta pertsona ezberdinen ekarpenak: Nazio Eztabaida Guneak harreman dinamika zabala bideratuko du aipatu bi hilabeteetan herri eragileekin eta pertsona ezberdinekin ekarpenak jasotzeko.
  2. Web gunea: www.naziogunea.net web gunean hausnarketa eta eztabaidarako oinarrizko dokumentua eskuratu eta ekarpenak egiteko aukera egongo da, modu honetaz herritar guztiei parte hartzeko aukera emango zaielarik.

Apirila

Maiatza

  • Hausnarketan parte hartu duten eragile eta pertsona guztiei Nazio Plan berrituaren zirriborroa bideratuko zaie eta adostasuna eraikitzen hasteko unea izanen da.

Ekaina

  • Ekaina hasieran Nazio Plaza antolatuko da. Ekimen hau Nazio Eztabaida Guneak egingo duen ekimen berria izanen da, Euskal Herriaren aldeko indarrak biltzeko. Bertan Ekarpen Foroa egingo da eta eragile eta herritarren artean adostasunaren helburua lortzeko urrats berria emango genuke, bereziki lehentasunak zehazten joateko ariketa egingo delarik.

Uztaila- iraila

  • Behin Nazio Plana berrosatzeko ekarpenak eta iritziak landuta, definiziorako aldi gisa hartuko dugu. Eh´08 Nazio Eztabaida prozesuan adostasuna lortzeko Nazio Plana eta Gauzapen Plana prestatuko dira.

Urria- azaroa

  • eh´08 Nazio Eztabaida. Nazio Planaren eta Gauzapen Planaren eztabaida eta behin betiko adostasuna erdiesteko une nagusia izanen da.