Eskema honen bitartez, egin nahi dugun hausnarketa eta beraz, egin beharreko ekarpenak ordenatu nahi ditugu. Hiru ardatz nagusi kokatzen ditugularik, horien baitako proposamen ahalik eta zehatzenak mahai gaineratzea eskatuko genizueke, hiru zutoin nagusi hauek erreferentzia gisa harturik:
- Identitatea eta kultura.
- Arlo sozial eta ekonomikoa.
- Egituraketa politikoa.
1. EGITASMO EDO PROIEKTU ZEHATZAK
Atal honetan, estrukturalak diren proiektuak edo egitasmoak finkatzea dugu xede. Hau da, nazioa egituratzeko aipatu zutoinen baitan izan ditzakegun gabezi nagusietatik abiatuz, datozen urteetan altxa edo eraiki beharreko proiektu estrategikoak finkatzea.
2. NAZIO ELKARTASUNA ETA AUZOLANA
Euskal Herrian arrazoi ezberdinengatik egoera larrian aurkitzen diren zonalde eta sektore ezberdinak daude: egoera ekonomiko larria bizi dutelako, biztanleriarik gabe geratzen ari direlako, euskal nortasuna eta hizkuntza hilzorian daudelako...
Euskal Herriaren biziraupenaren ikuspegitik ezinbestekoa da larritasun egoera horiei aurre egin eta nazio elkartasuna eta auzolana antolatzea. Azken urteotan hainbat eredu egon badira ere, datozen urteetan nazio elkartasuna eta auzolana modu antolatu eta eraginkor batean bideratzea ezinbestekoa da.
3. NAZIO ESTRATEGIAREN PRAKTIKA BILAKATZEKO GOGOETAK
Euskal Herrian hainbat gairi buruzko gogoeten beharra egon arren, gaur gaurkoz nazio gisa ez ditugu ondorio eta adostasunak erdietsi horien inguruan. Datozen urteetan, nazio estrategiaren praktika bilakatzeko Euskal Herrian egin beharreko gogoeta estrategikoak finkatzea ezinbestekoa da.
5. IGORRI AURRETIK BETE ZURE DATUAK