Eranskina

Nazio Planaren ildo estrategiko eta egitasmoen antolaketa diagnostikoan ikusi diren hutsuneen baitan

HUTSUNE ESTRATEGIKOAK

AURRE EGITEKO EGITASMO ZEIN LAN LERROAK

Nazio Instituzio egokien gabezia

 

.

Udalbiltzaren berrantolatzea. Nazio Eztabaida Guneak ildo berezia antolatuko du bere baitan, Udalbiltzaren berrantolatzearen aldeko urratsak egiteko eta urrats horietan denon konpromisoa eta ekimena uztartzeko.

Ipar Euskal Herrirako instituzio propioa bultzatzea: Ipar Euskal Herriko instituzionalizazioa bultzatuko du Nazio Eztabaida Guneak tokiko eragile politiko eta sozialek adosten duten bidetik

Babes Sozialerako Euskal Esparruaren egituratzea: Ildo honetan esparruaren egituratzearen bidea zabaltzea da gure helburua. Eztabaida honen dinamizatzailea izango den lantalde anitza osatzea eta eztabaidaren kokapena adostua izatea bilatuko dugu. Ildo honen baitan aurreko Nazio Planean proposatzen ziren bi egitasmoren garapena antolatuko da

  • Alokairu etxebizitza parke publikoa bultzatzea Euskal Herrian
  • Euskal Herrian pobreziaren muga definitzea eta adostea

 

Laborantza ganbararen eraikuntza laguntzea. Laborantza Ganbararekin elkarlana eta laguntzarako bideak jarriko ditu Nazio Eztabaida Guneak.

 

Lan harremanetarako euskal esparruaren egituratzea bultzatzea: Lan harremanetarako euskal esparrua egituratzeko bidean, Nazio Eztabaida Guneak Euskal Herriko Lan Kodearen eztabaida eta adostea bultzatuko du, sektoreko eragile eta pertsonekin batera.

 

Inmigrazio eta Aniztasun Bilgune Nazionalaren sorrera eta inmigrazioari buruzko diagnostiko nazionalaren osatzea bultzatzea:. Nazio Eztabaida Guneak Inmigrazio eta Aniztasun Bilgune Nazional baten sorrera bultzatuko du, horretarako Euskal Herriko eragile ezberdinekiko zein etorkinen eragile ezberdinekiko lan eta harreman dinamika hasiko duelarik. Era berean, Guneak bitartekoak jarriko ditu inmigrazio politikan nazio ikuspegiz aritu ahal izateko beharrezkoa den Euskal Herriko inmigrazioari buruzko diagnostiko nazionala egin dadin.

Kirol Sistema Nazionala antolatzeko ildoaren baitan Aholkularitza Zerbitzua bultzatzea: Nazio Eztabaida Guneak sektoreko eragileen arteko adostasuna eta konpromisoa sustatuko du. 

 

Estatistika nazionalak antolatzeko ildoan Gaindegiarekin lankidetza bultzatuko du Nazio Eztabaida Guneak.

 

Euskal Esparru Komunikatiboa egituratzeko eztabaida antolatzea: Eztabaida antolatzeari ekiteko lantaldea osatuko du Nazio Eztabaida Guneak. Eztabaida honen garapenaren arabera garatuko ditugu ildo honetan Nazio Planean jasotako beste egitasmo hauek.

  • Euskal Herriaren nazio izaera eta hizkuntza bultzatuko duen telebista egitasmoak bultzatzea.
  • Euskal irratigintzaren azpiegitura bultzatzea.

 

Euskal Hezkuntza Sistema Nazionala osatzeko eztabaida bultzatzea: Hezkuntza sistema nazionala definitu eta egituratzearen bidean, esparru honetako pertsona erreferentzialen artean erdietsitako akordioaren oinarrian, eztabaida bultzatu eta hezigune guztietara hedatzeko konpromisoak osatuko ditu Nazio Eztabaida Guneak.

 

Gazteriaren ahotsa eta esku-hartzea bermatzeko tresnak. Nazio Eztabaida Guneak sortu berri den Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean arituko da.

 

Erasoei aurre egiteko ahultasuna

 

 

Salbuespen egoerei aurre egiteko eta nazio eraikuntza prozesua babesteko prozedura eta baliabideak antolatzea: Euskal Herriari ezartzen zaizkion salbuespen egoerei herri bezala aurre egiteko prozedura berezia zabaldu du Nazio Eztabaida Guneak. Eztabaida horretatik sortzen diren adostasunak eta konpromisoak kudeatuko ditu Nazio Eztabaida Guneak.

 

Nazioarteko errekonozimenduaren gabezia

 

Indarrean dagoen egitura politiko-administratiboak zatiketaren errealitatea gainditzeko ikuspegian jarri beharra

 

 

Nazio Eraikuntzarako aurrekontu partehartzaileen osatzea bultzatzea eta aldarrikatzea: Nazio eraikuntzaren bidean, aurrekontu partehartzaileak bultzatzea izango da gure helburua. Instituzioei, herrigintzan diharduten eragileen eta, oro har, herritarren esku hartzea berma dezaten eskatuko die Nazio Eztabaida Guneak. Eta, aurrekontu horiek osatzeko garaian nazio eraikuntzan garatzen ari diren egitasmoak lehentasunez kontutan har dezaten ere eskatuko die.

 

Indar sakabanaketa

 

 

Auzolana antolatzea. Euskal Herria mailako estrategia honek gorputz eta sendotasuna behar du, denon ekimen bateratuaz sortuko ditugun baliabideekin. Jadanik baliabide horien antolakuntzari ekin behar diogu. Auzolanerako bolondresen deialdia egin eta zerrenda nazionala antolatuz, auzolan konpromisoak zehaztuz, nazio estrategiaren bidez Euskal Herriaren biziraupena eta garapena helburu duen fondoa osatuz. Fondoa diruz hornitzeko urtero ekimenak elkarrekin burutu eta nazio estrategian hartu erabakien bidez baliatzea.

Bere ildo guztietan, Nazio Eztabaida Guneak, alde askotako konpromiso zehatzetan oinarritutako lankidetza bultzatuko du.

 

Nazio erainkuntza prozesuan nazio gisa estrategia bateratua gauzatzeko gunearen beharra

 

 

Lurraren inguruko Nazio Eztabaida: Lurraren defentsaren inguruko eztabaida zabaldu dugu. Eztabaida hori burutzea eta adosten dugunaren inguruko konpromisoak zehaztuko ditugu. Jarraian Nazio Eztabaida Guneak eragileek konpromiso horiek har eta bete ditzaten lan dinamika gauzatuko du.

Ingurumen gatazken konponbiderako behatokiaren sorrera bultzatuko du Nazio Eztabaida Guneak, eztabaidan hartu konpromisoen filosofiaren arabera.

 

Eskolak Euskaldundu behar du ildoa bultzatzea: Nazio Eztabaida Guneak eskolak euskaldundu dezan jorratu beharreko nazio estrategia ahalik eta era zabalenean adostu dadin eztabaida antolatuko du.

 

Emakumeen Eskubideen Karta bultzatzea: Nazio Eztabaida Gunearen zeregina naziogintzaren ikuspegitik emakumeen ekarpena bermatzea izango da.

 

Menpekotasun ideologiko eta kulturala

 

 

Gogoeta sarea. Nazio sinbologiari buruzko hausnarketarako oinarriak finkatu ditugu eta gure asmoa datorren zikloan eztabaida hau zabaltzea da. Naziotasunaren ildoarekin batera, nazio sinbologiari buruzko erabaki komunak bultzatu nahi ditugu. Nazioarteari dagokionez, Londreseko konferentzian euskal nazionalismoari buruzko presentzia bermatu nahi dugu.

 

Naziotasun Aitormena egitea eta erabiltzea bultzatzea: Nazio Eztabaida Guneak nazio eraikuntzaren esparru ezberdinetan EHNAren baliatzea aztertzeko eta bultzatzeko lantaldea sortuko du.

 

Autodeterminazio Eskubidearen aldeko ekimenak bultzatu: Autodeterminazioaren aldeko dinamika garatuko du Nazio Eztabaida Guneak. Nazio Eztabaida Gunearen diskurtsoaren muina izango da.

 

Euskal Curriculumaren garapen eta aplikazioa bultzatzea: Euskal Curriculumaren egitasmoari dagokionean, bere aplikazio eta garapenerako nazio estrategia antolatzea izango da xedea. Nazio Eztabaida Guneak horretarako lantaldea antolatuko du.

 

Euskal Unibertsitatearen sorrera bultzatzea: Euskal Unibertsitatearen sorrera bultzatzearen bidean, Nazio Eztabaida Guneak Euskal Herriko behar formatiboak adosteko jardunaldia egingo du, egitasmo honen alor akademikoari ekarpena egin asmoz. Bestalde, egitasmoaren aurreproiektuaren gauzapenean konprometituko da.

 

 

Etorkinen euskalduntzeko programaren osatzea bultzatzea: Egitasmo honen barnean, Nazio Eztabaida Guneak Euskal Herrira datozen pertsonentzat Harrera Gunea sortzea bultzatuko du.

 

Lan Mundua euskalduntzeko programaren antolakuntza bultzatzea: Nazio Eztabaida Guneak euskalgintza ildo honetan egiten ari den lana lagunduko du eta ikuspegi nazionala eta partehartzailea bermatzeko lana egingo du.

 

Kulturaren garapena. Nazio Eztabaida Guneak kultur eremuko eragileekin lan egingo du, denon artean eremu honetako erronka nagusiak eta ekimenak, urte beteko epean, finkatzeko.

 

Euskal Herriaren eraikuntza helburu duen ziklo politikoa gorpuztea

Aberri Eguna: Aberri Eguna nazio gisa ospatzeko ahaleginean jarraituko du Nazio Eztabaida Guneak.

 

 

Urteroko Nazio Eztabaida: Nazio Eztabaidaren finkapenean jarraituko dugu.

 

Euskal Herriko lankidetza erdigunean jarri eta bultzatu nahi dugu, Gure nazioaren lehentasun nagusiak gure lanaren lehentasun izan daitezela lortu nahi dugu.