ZAZPIAK BAT AUZOLANEAN

 

ZAZPIAK BAT AUZOLANEAN FOROA

Euskal Herriaren biziraupen eta garapena xede harturik, lurraldetasuna aldarrikapen izatetik haratago, praktika soziala bilakatzearen premia zabaltzea bilatuko dugu. Orain arteko esperientziak ezagutu eta datozen urteetan praktika eta estrategia hori garatzeko urratsak ezinbestekoak direla errotu eta Foroak bide horretan urrats bat suposatu nahi du.

EGITARAUA

10:00- 10:15 Aurkezpen orokorra. Garbiñe Bueno eta Mikel Irastortza (Nazio Eztabaida Guneko kideak)

10:15- 11:00 Euskal Herrian garatu eta garatzen ari diren auzolan dinamika zenbaiten esperientziak:

  • Udalbiltza: Biba Xiberua ekimena. Joseba Garmendia.
  • Xiberua garatzen dinamika. Erik Etxart.
  • Kako baserriaren inguruko ekimena. Kristine Elizondo.
  • Hezkuntza- tek proiektua. Mixel Etxeberri.

11:00- 12:30 Eztabaida irekia.

  • Azalduriko esperientzien eta beste batzuen inguruan aritzeko.
  • Euskal Herriak dituen behar ezberdinak mahai gaineratzeko.
  • Ekimen posibleen proposamenak biltzeko.
hasi saioa edo harpidetu iruzkinak bidaltzeko