ONDORIO NAGUSIAK
- Euskal Herriak une garrantzitsua eta zaila bizi du. Nazio gisa bizi duen egiturazko zapalkuntza egoera biziki kezkagarria da. Egoera hori ahalbidetzen duen esparru juridiko- politikoa gainditzeko premia agerizkoa da gure herrian. Euskal Herriak aldaketa estrukturala behar du.
- Aipatu esparru juridiko- politikoa gainditzeko aukeren aurrean, aukera hori ezinezko bihurtzeko estatuak gure nazioaren kontrako estrategian urrats sakonak ematen ari dira. Estrategia horren sakontasunaz eta Euskal Herriarentzat dituen ondorioez jabetzea garrantzitsua da.
- Euskal Herrian, nazio aitortzan, autodeterminazioan eta lurraldetasunean oinarritzen den aldaketarekiko aldekotasuna handia da. Bai eguneroko nazio eraikuntzaren bitartez islatzen dena eta baita aldarrikapenaren bidetik ageri dena ere. Baldintza sozial eta politikoak badira. Baina oraindaino, abertzaleon eta herri sektoreen artean ez dago estrategia komun batekiko nahikoa adostasunik.
- Nazio eraikuntzan egin ahaleginek eta emandako urratsek, bide horren eraginkortasuna erakusten dute. Praktikan, nazio eraiki eta egituratzeko estrategia horretan nabarmen sakondu beharra dago. Euskal Herriaren aitortza politikorantz Euskal Herriak egin beharreko bidean pauso eraginkorrak ematea ezinbestekoa da.
- Euskal Herriaren burujabetzaren alde gauden guztiok, ezberdintasunen gainetik, aurrera begira nazio burujabe baten lorpenean bultzatu beharreko Nazio Estrategian indarrak biderkatzea dagokigu. Indarren metaketan eta lankidetzan oinarrituriko dinamikak indartzea ezinbestekoa da.
hasi saioa edo harpidetu iruzkinak bidaltzeko
|