URTEKO PLANAREN HELBURUAK
- Euskal Herriaren aldaketarako eta euskal Nazioaren garapenerako burujabetzaren premia zabaldu. Lurraldetasuna, Euskal Herriaren aldeko nazio estrategia eta praktikaren enbor nagusia bilakatzeko pausoak emanaz.
- Norabide horretan, mezu, egitasmo eta praktika zehatzen bitartez nazio eraikuntzaren balioa indartu. Urrats praktikoak ematen jarraitu.
- Horretarako, nazio osoko indarrak biltzeko eta aktibatzeko ahaleginean jarraitu, herri sektore ezberdinen elkarlan bideak sakonduz eta herritarren- abertzaleen parte hartzea sustatuz.
- Euskal Herriaren egoera kezkagarria aintzat hartuz, egiturazko hausnarketa sakona abian jartzeko lehen urratsak eman eta eh´09 Nazio Eztabaidan kokatu.
hasi saioa edo harpidetu iruzkinak bidaltzeko
|