Hezkuntza Sistema Nazionala gorpuzten jarraitu

 

Azken urteetan, Euskal Herrian hezkuntza esparruari dagokionez, urrats garrantzitsuak eman dira. Orube nagusi gisa Oinarrizko Hezkuntza Akordioa kokatu behar da. Euskal Curriculuma edo Euskal Unibertsitatearen proiektuaren inguruan eman urratsak ere nabarmendu behar direlarik. Egitasmo hauetan guztietan, nazio estrategiaren ikuspegian urrats garrantzitsuak eman dira. Beharrezkoa da emeki, hilabeteotan proiektu hauetan eman beharreko urrats berrien definizioa eta garapena behar bezala gauzatzea. Hezkuntza esparruan erronka orokor horri eutsi ez ezik, Euskal Unibertsitatearen proiektuaren garapenari arreta berezia eskainiko zaio:

 

Euskal Unibertsitatea.

Euskal Herriarentzat Euskal Unibertsitatea eraikitzeak duen garrantzia estrategikoa handia da. Azken urteetan, proiektu honen definiziorako eta garapenerako eman diren urratsak nabarmentzekoak dira. 2008ko ekainean gauzatu zen Fundazioaren sorrera, pauso berriak eman ahal izateko urrats garrantzitsua izan zen. Datozen hilabeteei begira, helburu eta urrats nagusiok finkatzen dira:

- Euskal Unibertsitateak beharrezkoa duen babes- onarpen legala bultzatzea.

- Azpiegitura eta babes ekonomikoaren eremuan urrats berriak ematea.

- Eskaintza akademikoaren zehaztapenean pausoak ematea. Adituen ekarpenekin eskaintzaren definizioa eginez.

- Herri sektore eta eragile ezberdinekin proiektuaren egoera eta urrats berriak elkar trukatuko dira. Hori jardunaldi nazional batzuen bitartez gauzatuko litzateke.

   o   Proiektuaren ezagutza zabaltzeko.

   o   Herri mugimenduan lanean dabilen jendearen ekarpena biltzeko.

   o   Herri eragile ezberdinek aurrera begira joka dezaketen paperaz hitz egiten hasteko.

- Aterako liratekeen ondorioekin, eh´08- eh´09 aldirako sozializazio eta atxikimendurako proposamen bat lantzen hasiko ginateke.