Euskal Herrian auzolanaren praktika askotarikoa eta anitza da. Hori iraganean eta gaurko garaietan ere errealitate bat da. Halere, azken urte hauetan " zazpiak bat" ideiari loturik, lurralde ezberdinetako sektore eta herritarren arteko harreman eta kolaborazio bideetan urrats berriak eman dira. Bide horretan jarraitzea ezinbestekoa da. Horretarako, datozen hilabeteetarako egiteko nagusi hauek finkatzen dira:
- Auzolan dinamikak eskatzen dituen antolaketa eta urratsen definizioan pausoak eman:
o Auzolanaren zehaztapenean sakondu eta aurrera begirako erronka orokorrak behar bezala definitu.
o Horretarako, gune nazional eta zabal bat eratzeko urratsak eman.
o Auzolana garatu ahal izateko lurralde ezberdinetako pertsona ezberdinekin harremanak garatu ekarpenak bilduz.
Zuberoaren garapenerako azken urteetan eman diren urratsei jarraipena emango zaie urtean zehar. 2008an argitaraturiko DVD bitartez, Zuberoaren egoera eta erronkak ezagutarazteaz gain, kolaboraziorako aukera berriak jorratuko dira.