|
|
Nabigazioa |
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa
Nazio Eztabaida Guneak, Gatazkaren Konponbidea Sustatazeko Batzordearen bitartez eginiko Euskal lanaren emaitza izan zen Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa.
2005eko martxoaren 5ean Bilboko Domine Hotelean egin zen sinadura ekitaldia goizeko 11etan. Sinatzaileez gain, bertan egon ziren Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeko ordezkariak, Nazioarteko ordezkaritza bat eta komunikabideetako kazetari andana. Ideia baten inguruan, eragile mordoa batzea lortu zen: "Euskal Herri osoan, herritar guztiei, Euskal Herriaren etorkizunari buruz galdetu behar zaie, eragileek adostutako moduan" Sinatzaileak Alderdi Politikoak: AB, ANV, Aralar, Batasuna, EA, EHK, Zutik. Sindikatuak: EHNE, ELA, ELB, ESK, HIRU, LAB, STEE-EILAS. Eragile Sozialak: ABK, Anai Artea, Askatasuna, Askapena, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, EHE, Elkartzen, EPPK, ESAIT, Etxerat, Herria 2000 Eliza, Matalas, Segi, TAT, Demoak, Duina, Eguzki, EHKME, EIPK, ERAIKI iritzi taldea, EHBE, Euskal Konfederazioa, Garaipen, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia, Gurasoak, IA, IKA euskaltegiak, Oinarriak, Orreaga Fundazioa, Partaide, Emakume Internazionalistak, AC, Gernika Batzordea, Komite Internazionalistak, Kontseilua, AEK, Sortzen-ikasbatuaz, CDHPB, Gazte Abertzaleak, Gogoa. Gatazka Konpontzeko Sustapen Batzordean egin zuen lanaren inguruan gehiago jakiteko egin klik hemen edo bisitatu OHDren web gunea: www.konponbidea.info
|