| Azalpena | Martxoak 30ean Gasteizen AmaLur filmaren aurkezpena egin zuen Nestor Basterretxeak (egileetako bat). 50 lagun inguru urbildu ziren L.Ajuria Aretoan. AmaLur filma 1968an eginiko filma da, Euskal Herriaren inguruan eta balio etnografiko handikoa. Frankismoan estrenatu zen arren oso harrera txikia izan zuen egoera zela eta. 2007an berriro estreinatu zen Durangoko Azokan Gararen eskutik. |