eh´08-09 Nazio Plana

2008ko Nazio Eztabaidan onartu zen eh´08-eh´09 aldirako Nazio Plana.

Bertan jasotzen dira, nazio bezala, elkarlanean datozen hilbateetan jorratuko ditugun lan eremu eta proiektu konkratuak. 

Ikusi Nazio Plana PDF formatuan

 

Eh´08-eh´09 NAZIO PLANA

Helburuak:

- Euskal Herriaren aldaketarako eta euskal nazioaren garapenerako burujabetzaren premia zabaldu. Lurraldetasuna- zazpiak bat, Euskal Herriaren aldeko nazio estrategia eta praktikaren enbor nagusia bilakatzeko pausoak emanaz.

- Norabide horretan, mezu, egitasmo eta praktika zehatzen bitartez nazio eraikuntzaren balioa indartu. Urrats praktikoak ematen jarraitu.

- Horretarako, nazio osoko indarrak biltzeko eta aktibatzeko ahalegina indartu, herri sektore eta eragile ezberdinen elkarlan bideak sakonduz eta herritarren- abertzaleen parte hartzea sustatuz.

- Euskal Herriaren egoera kezkagarria aintzat hartuz, egiturazko hausnarketa sakona abian jartzeko lehen urratsak eman eta eh´09 Nazio Eztabaidan kokatu.

 

Lerro eta egitasmo nagusiak:

     1. Hezkuntza Sistema Nazionala gorpuzten jarraitzea

     2. Zazpiak Bat Auzolanean dinamika

     3.  Aberri Eguna. Apirilaren 12an

     4. Euskal Herriko egoeraren diagnostikoa burutzen hastea

Nazio ikuspegian, parte hartzean eta indar metaketan oinarritutako jarduera:

eh´08- eh´09 aldirako finkaturiko lerro eta egitasmoak garatu ahal izateko, Nazio Eztabaida Guneak, harreman lana garatuko du. Harreman horiek, Euskal Herriko eragile, sektore eta herritarrekin ahalik eta modu eraginkorrenean gauzatu behar dira. Lan honen xede nagusia, burujabetzaren norabidean nazio gisa aritzeko urrats berriak ematea da, ahalik eta indar gehienen metaketan eta ekarpenean oinarrituriko dinamika izango delarik.

Horregatik, egitasmo zehatzen garapena, nazio ikuspegian, parte hartzean eta indar metaketan oinarrituko da. Egitasmo bakoitzean egingo den lanaz gaindi, orokortasunetik lanketa hau egingo da:

- Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoekin harremanak. Behin eh´08 Nazio Eztabaida iraganda, aipatu eragileekin harreman erronda zabala egingo da. Helburu nagusia, ikuspegiak elkar trukatu eta elkarlanean aritzeko puntu komunak jorratzea izango delarik. Lan hau,  nagusiki, 2008ko abendutik 2009ko otsaila artean egingo da.

- Herri plazak Euskal Herrian zehar. Nazio Eztabaida Guneak euskal herritarren parte hartzea, aktibazioa eta ekarpena jorratzeko aukerak eskainiko ditu. Parte hartzeko espazio hauek, egitasmo eta dinamika ezberdinei lotuak joango dira: auzolana bultzatzeko, Aberri Egunaren antolaketan parte hartzeko...

- Era berean, dinamika ezberdinak aurrera eramateko garaian, sektore eta lurralde ezberdinetako pertsonekiko harremana sendotu eta ahalik eta dinamika parte hartzaileenak bultzatuko dira. Zentzu horretan, Osoko Bilkurako kideen partaidetza sustatzeko lanari arreta eskainiko zaio, informazioa iraunkorki bideratzearekin batera, egitasmoetan parte hartzeko bideak landuz.