Euskal Herriaren egoeraren inguruko disgnostikoa

Euskal Herriaren egoeraren inguruko doagnostiko sakona egiten hastea:

Euskal Herriak bizi duen ataka aintzat hartuz, nazioa nola dagoen sakon aztertzera eramango gaituen eztabaida. Eremu ezberdinetako aldagai nagusiak jasoko dituen azterketa. eh´08 Nazio Eztabaidan zehar jasotako ekarpenek hausnarketa honen premia erakusten dute. Batetik, egun Euskal Herriaren argazki sakon eta integral bat egitearen beharra nabarmena delako. Eta bestetik, aurrera begira, nazio gisa jorratu beharreko lehentasunei begira, proiektu oso bat garatu ahal izateko, arlo edo eremu ezberdinei erantzuteko garaian. 

Euskal Herriaren argazki oso eta estrukturala ateratzeak baina, lan sakona eta parte hartzailea eskatzen du. Errealitate eta ikuspegi ezberdinak barne biltzea ezinbestekoa da.

Honela, datozen hilabeteetan egingo diren harremanen bitartez, hausnarketa prozesu honen definizioari eskainiko zaio arreta. Hau da, eztabaidari behar den baldintzetan ekiteko, iritzi bilketa zabala egingo litzateke. Eztabaida honen lehen mugarria eh´09 Nazio Eztabaidan jarriko litzateke. 2009ko Nazio Eztabaida bilakatuko genuke prozesu parte hartzaile eta anitza abian jarri ahal izateko une nagusia.